Lankide:Saioazabalo/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Janarien segurtasunak elikagaien eskuragarritasun nahikoa eta iraunkorra bermatzen du; horretarako sarbide egokia eta aprobetxamendu biologikoak aipatzen ditu, modu egonkorrean denboran zehar. Hau da, pertsona guztiek, une oro, beren eguneroko energia-beharrak eta elikadura-lehentasunak asetzen dituzten behar adina elikagai eskura izatea, ez-kaltegarriak eta nutritiboak, bizitza aktiboa eta osasungarria izateko.[1] Janarien segurtasuna elikadura-eskubidearen parte da; gainera, Garapen Jasangarriaren Helburuen parte ere bada, bereziki Garapen Jasangarrirako 2. helburuarena: Goserik ez. [2][3]
Elikagaien segurtasunak faseak ditu, elikagaien segurtasunetik hasita eskala handiko goseteraino. "Gosea eta gosetea elikagaien segurtasunik ezarekin lotuta daude. Elikagaien segurtasun eza kronikoa edo iragankorra izan daiteke. Elikadura-segurtasun falta kronikoak gosearen eta gosetearen aurrean zaurgarritasun-maila handia dakar; beraz, elikagaien segurtasuna bermatzeko, zaurgarritasun hori ezabatu egin behar da. Gosete kronikoa ez da gosea, malnutrizioaren antzekoa da, eta nagusiki garapen bidean dauden herrialdeetan dagoen pobreziarekin lotuta dago".[4]