Lankide:Unai Azurmendi/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Goalballa itsuentzat edo ikusmen urritasuna dutenentzat berariaz sortutako kirola da, zeinetan hiru jokalariko bi taldek parte hartzen duten. Kirol hori entzumen gaitasunean oinarritzen da kaskabiloak dituen baloiaren ibilbidea hautemateko. Gainera, gaitasun espazial handia eskatzen du jakiteko non dagoen baloia une oro.[1]
Partidak hogei minutu irauten du eta talde bakoitza pistaren alde batean kokatu behar da. Baloia eskuekin jaurtitzen da, aurkariaren atean sartzeko helburuarekin. Kontrara, taldeko hiru jokalarietako edozein bere atea babesten saiatu behar da, baloiaren ibilbidea moztuz. Horretaz gain, jokalari guztiek begietako mozorroa eraman behar dute, ikusmenari dagokionez aukera berdinak izateko. Gainera, ikusleak ere rol garrantzitsua du, partida jokatzen ari den bitartean isiltasuna mantendu behar baita baloiaren ibilbidea ondo entzuteko.[1]