Mesopotamiako padurak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Mesopotamiako padurak Irak hegoaldean, eta, neurri baten Iran hego-mendebaldean dauden hezeguneek osatzen dituzte, Tigris eta Eufrates ibaiak elkartzen diren inguruan, Mesopotamia Beherean.
Datu azkarrak Mota, Geografia ...
Mesopotamiako padurak | |
---|---|
Mota | hezegune, ekoeskualde eta WWF ekoeskualde |
Geografia | |
Koordenatuak | 31°N 47°E |
Itxi
Historikoki, padura hauek, nagusiki, elkarrengandik bananduta baina ondoan dauden Hawizeh eta Hammar padura zentralek osatzen dituzte, eta Eurasia mendebaldeko hezegune ekosistemarik handiena dira.
Padura hauek ur freatiko maila handia dute, eta lur zingiratsuak dira nagusi. Basamortuan arraroa den ur paisaia bat da, paduretako arabiarrentzat eta bizidun basatien populazio garrantzitsuentzako habitat bat sortuz.