Nomada
leku batetik bestera egoitza mugitzen duen gizatalde bateko kidea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Nomada jendea edo nomadak bizileku finkoa eduki ez eta leku batetik bestera mugitzen diren gizataldeak dira. Munduan 30-40 milioi nomada inguru daude, azken hamarkadetan beheranzko joera. Kultura asko tradizionalki nomadak izan dira, baina ohiko nomada portaera gero eta txikiagoa da herrialde industrializatuetan. Badude herri erdinomadak, sasoiko mugitzen direnak, baina bizileku iraunkorra dutenak.
- Artikulu hau bizileku finkorik gabeko pertsona edo gizataldeari buruzkoa da; erle-generoa gaitzat duena beste hau da: «Nomada (generoa)»
Nomaden adibideak dira: Groenlandiako eskimalak bezalako herri ehiztari-biltzaileak, Amazoniako populazioak Hego Amerikan, Saharako basamortuko tuareg bezalako artzain nomaden herriak, herri beduino arabiarrak eta Asia erdialdeko zenbait herri. Mongoliako gaur egungo biztanleen kopuru handi bat ere nomadak dira.
Jarduera ohikoenak ehiza, fruituen bilketa eta artzaintza dira tradizionalki.