Ohar (programazioa)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Programazio informatikoan, ohar edo iruzkin bat programak programa informatiko baten iturburu-kodean irakur dezakeen azalpen edo ohar bat da. Gizakientzako iturburu-kodea errazago ulertzeko eransten dira, eta, normalean, konpilatzaileek eta interpreteek enoratu egiten dituzte, ez-ikusiarena egiten dute ohar horiekin. Programazio-lengoaiaren arabera iruzkinak markatzeko moduak asko aldatzen dira.
Iruzkinak, halaber, zenbait modutan prozesatzen dira, batzuetan, iturburu-kodetik kanpoko dokumentazioa sortzeko, dokumentazio-sortzaileen bidez, edo iturburu-kodeak kudeatzeko sistemekin eta programazioko beste tresna batzuekin integratzeko ere erabiltzen dira.
Iruzkinek eskaintzen duten malgutasunak aldagarritasun-maila handia ahalbidetzen du, baina hori erabiltzeko konbentzio formalak programazio-estiloaren gidetan sartzen dira.