Paul Cézanne
margolari frantziarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Paul Cézanne (pɔl se'zan; Aix-en-Provence, 1839ko urtarrilaren 19a - Aix-en-Provence, 1906ko urriaren 22a) frantziar margolaria izan zen, inpresionismotik kubismorako iragateko eragile nagusietako bat.
Paul Cézanne | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Aix-en-Provence, 1839ko urtarrilaren 19a |
Herrialdea | Frantzia |
Bizilekua | Gardanne quai d'Anjou (en) |
Heriotza | Aix-en-Provence, 1906ko urriaren 22a (67 urte) |
Hobiratze lekua | Saint-Pierre Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Familia | |
Aita | Louis-Auguste Cézanne |
Ama | Anne Elisabeth Aubert |
Ezkontidea(k) | Marie-Hortense Fiquet (en) (1886ko apirilaren 28a - |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Aix-Marseillako Unibertsitatea Académie Suisse (en) Paul Cézanne University (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Joseph Marc Gibert (en) |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, grabatzailea, litografoa eta marrazkilaria |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Diller (Nebraska) Auvers-sur-Oise Chantilly Giverny Marseilla Paris Pontoise Fontainebleau Aix-en-Provence Suitza eta Louveciennes |
Lan nabarmenak | |
Influentziak | Eugène Delacroix eta Gustave Courbet |
Mugimendua | postinpresionismoa |
Genero artistikoa | izadi hila genero-margolana paisaia margolaritza erretratua |
paul-cezanne.org | |
Garaiko ertilari guztien artean, Cézanne izan daiteke XX. mendeko ertilariengan eragin handienetakoa izan zuena (Henri Matissek, adibidez, Cézanne-ren margoaren erabilera goresten zuen, eta Pablo Picassok haren konposizio lauaren egitura garatu zuen kubismoa sortzeko). Hala ere, itzalean bizi izan zen Cézanne, eta bakandurik lan egin. Ez zuen kritikariengan uste onik, lagun urri zituen, eta 1895 arte oso gutxitan erakutsi zituen margolanak. Senditik ere aldenduta bizi izan zen, sendikoek ez baitzuten aintzat hartzen sortutako erti iraultzaile hori.