Radovan Karadžić
From Wikipedia, the free encyclopedia
Radovan Karadžić (serbieraz: Радован Караџић, râdovaːn kâradʒitɕ; Petnjica, Montenegro, 1945eko ekainaren 19a) serbiar-bosniar politikari ohia da. Jugoslavia ohiko gerran Bosnia-Herzegovinako gobernuaren kontra borrokatu ziren serbobosniarren buruzagi nagusi ohia da.
Datu azkarrak 1. Bosniako Serbiar Errepublikako presidentea, Bizitza ...
Radovan Karadžić | |||
---|---|---|---|
1992ko apirilaren 7a - 1996ko uztailaren 19a ← baliorik ez - Biljana Plavsic → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Petnjica (en) , 1945eko ekainaren 19a (78 urte) | ||
Herrialdea | Bosnia-Herzegovina Serbia Montenegro Republika Srpska Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista Serbia eta Montenegro | ||
Talde etnikoa | Serbiarra | ||
Lehen hizkuntza | serbiera | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Ljiljana Zelen Karadžić (en) | ||
Seme-alabak | |||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Sarajevoko Unibertsitatea Columbia University Vagelos College of Physicians and Surgeons (en) | ||
Hizkuntzak | ingelesa serbiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, poeta eta psikiatra | ||
Jasotako sariak | |||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Bosniako gerra | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasun ortodoxoa | ||
Alderdi politikoa | Serbian Democratic Party (en) Jugoslaviako Komunisten Liga | ||
Itxi
Egun Scheveningengo NBEko kartzelan atxilotuta dago, Sarajevoko setioan bosniar-musulman eta kroaziarren aurkako gerrako krimenak agintzeaz leporatuta. Srebrenicako sarraskia agindu izanaz ere akusatu dute[1].
Psikiatria ikasi ondoren, Bosnia-Herzegovinan Serbiar Alderdi Demokratikoaren sortzaileetako bat eta Bosniako Serbiar Errepublikako presidentea izan zen, 1992 eta 1996 artean.