Robert Campin
From Wikipedia, the free encyclopedia
Robert Campin (Valenciennes, Hainauteko konderria, 1375 aldean - Tournai, 1444ko apirilaren 26a), eskuarki Flemalleko Maisua deitua, flandriar pintorea izan zen, primitibo flandestarren higikundearen sortzailetakoa. Estilo gotikoaren hainbat ezaugarri bere egin zituen, baina errealitatea ahalik eta zehatzen azaltzeko ardura izan zuen. Jan van Eyck pintorearen eragin handia izan zuen. Haren lanik ezagunenak dira Kristoren jaiotza (1420-1425), Andre Mariaren ezkontza (1427 aldean), Deikundearen triptikoa (1427–1432) eta Ama Birjina eta Haurra (1430 aldean).
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Robert Campin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Valenciennes, 1375 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Hegoaldeko Herbehereak |
Lehen hizkuntza | nederlandera |
Heriotza | Tournai, 1444ko apirilaren 26a (68/69 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | nederlandera |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria eta arkitektura proiektuen marrazkilaria |
Lantokia(k) | Tournai |
Lan nabarmenak | |
Mugimendua | Primitibo flandestarra |
Genero artistikoa | margolaritza erlijiosoa arte sakroa erretratua margolaritza historikoa |
Itxi