Robert Peary
From Wikipedia, the free encyclopedia
Robert Edwin Peary (Cresson, Pennsylvania, 1856ko maiatzaren 6a - 1920ko otsailaren 20a) 1909ko apirilak 6an Ipar Polora iristen lehena izan zela adierazi zuen esploratzaile bat izan zen, ohore eta ospe handia eman zion aldarrikapen bat, baina ondoren kritika eta eztabaida ugari ekarri zizkiona, eta gaur egun zalantzan jarria dago.
Robert Peary | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Cresson (Pennsylvania), 1856ko maiatzaren 6a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Washington, 1920ko otsailaren 20a (63 urte) |
Hobiratze lekua | Arlingtongo Hilerri Nazionala |
Familia | |
Aita | Charles Nutter Peary |
Ama | Mary Webster Wiley Peary |
Ezkontidea(k) | Josephine Cecilia Diebitsch Peary |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bowdoin College (en) Portland High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea, ofizierra, ikertzailea eta idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Phi Beta Kappa Elkartea |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armada |
Gradua | amiral |
Ipar Polorako bere amaierako espediziorako 1908ko uztailaren 6an New Yorketik abiatu zen beste 23 gizonekin batera, eta negua Sheridan lurmuturretik gertu pasa zuen, Ellesmere uhartean. Handik Ipar Polora 1909ko martxoaren 1ean abiatu ziren.
Espedizioaren azken zatian, soilik bere gizonetatik bost geratu ziren bere ondoan: Matthew Henson, Oatah, Egigingwah, Seegloo eta Ookeah. Bere bidai egunerokoan, apirilaren 7an honako hau idatzi zuen (ondoren bere oharrak berridatziak izan ziren arren argitaratu ahal izateko): "Azkenean Poloa! Hiru mendeko saria, nire amets eta anbizioa 23 urtez. Nirea azkenean!".