Rutaceae
Dikotiledoneoen klaseko zenbait landarez esaten da. Eite aldakorrekoak dira, eta olio usaintsuak jariatzen dituzten guruinez hornitutako hosto iraunkorrak, lauzpabost petalo eta sepaloko loreak, eta baia- edo kutxatila-motako fruituak dituzte. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Errudazeoak (Rutaceae) Sapindales ordenako landare-familia bat dira. 1.600 bat espezie ditu 160 generotan banatuak.
Rutaceae | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Sapindales |
Familia | Rutaceae |
Espezie gehienek zura dute; oso gutxi dira belarkarak. Hosto iraunkorrak izaten dituzte, bakunak gehienetan, aurkakoak edo txandakatuak, estipularik gabeak eta distiratsuak. Loreak hermafroditak izaten dira, simetria erradialekoak (aktinomorfoak) edo alde biko simetriakoak (zigomorfoak), pentameroak edo tetrameroak. Askotan, zuri-berdaxkak izaten dira, taldean edo bakarka; usaintsuak izaten dira. Petaloak luzeak izaten dira, eta sepaloak baino handiagoak.
Zuhaitz errutazeoak fruitu mamitsu handiak ematen dituzte. Zuhaitz edo zuhaixka errutazeo asko loreen lurrinagatik aintzat hartuago dira fruituagatik baino. Herrialde bero eta epeletan hazten dira espezie gehienak, eskualde tropikaletan eta subtropikaletan. Errutazeoak dira, adibidez, laranja, limoia, lima, mandarina eta pomeloa ematen duten landareak.
Subfamilia hauek ditu: Citroideae, Dictyolomatoideae, Flindersioideae, Rutoideae, Spathelioideae eta Toddalioideae.