Sesostris I.a
From Wikipedia, the free encyclopedia
Jeperkara Senusert, Senusert I.a edo Sesostris I.a, Egiptoko XII. dinastiako bigarren faraoia izan zen, Egiptoko Inperio Ertainaren garaian, eta K.a. 1956tik K.a. 1911 edo K.a. 1910 arte gobernatu zuen, Jürgen von Beckerathen arabera. Dinastia honetako erregerik boteretsu eta eraginkorrenetako bat izan zen.
Datu azkarrak mitregent (en), Faraoi ...
Sesostris I.a | |||||
---|---|---|---|---|---|
K.a. 1957ko abenduaren 25a - K.a. 1947
K.a. 1947 - K.a. 1911 ← Amenemhat I.a - Amenemhat II.a → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | K.a. XX. mendea | ||||
Herrialdea | Antzinako Egipto Egiptoko Inperio Ertaina | ||||
Heriotza | K.a. 1919 ( urte) | ||||
Hobiratze lekua | Pyramid of Senusret I (en) | ||||
Familia | |||||
Aita | Amenemhat I.a | ||||
Ama | Neferitatjenen | ||||
Ezkontidea(k) | Neferu III (en) | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Leinua | Egiptoko XII. dinastia | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | Q110550681 , politikaria, Q110550696 eta Faraoia |
Itxi
Manetonek, Sesoncosis bezala aipatzen du, eta 46 urtez gobernatu zuela dio, Sexto Julio Afrikano eta Eusebio Zesareakoaren arabera. Turineko Errege Kanonak, Jeperkara bezala aipatzen du, eta 45 urteko erregealdia ematen dio. Abidoseko Errege Zerrendan eta Saqqarakoan, Jeperkara bezala agertzen da.