Sherlock Holmes
From Wikipedia, the free encyclopedia
Sherlock Holmes historiako fikziozko detektiberik ezagunena da, agertzen zitzaizkion kasu guztiak akatsik gabeko logika zientifikoaz eta zorroztasun psikologikoaz argitzen dituelako. Gainera, fikziozko eta misteriozko 4 nobela eta 56 ipuinen protagonista nagusia da, Sherlock Holmesen Kanonean bilduta. 1887an sortu zuen Sir Arthur Conan Doylek, ustez, gaztaroan unibertsitateko irakasle izan zuen Joseph Bell eskoziar doktorearengan oinarrituta.
Datu azkarrak Argitalpena, Lehen agerpena ...
Sherlock Holmes | |
---|---|
Sherlock Holmesen Abenturak | |
Sherlock Holmes (Sidney Paget, 1904) | |
Argitalpena | |
Lehen agerpena | A Study in Scarlet (1887) |
Azken agerpena | The Case-Book of Sherlock Holmes (1927) |
Sortzailea | Sir Arthur Conan Doyle |
Ageri den obrak | ikusi
|
Interpretatzailea | ikusi
|
Lan eratorriak | ikusi
|
Inspiratua | Joseph Bell |
Datu biografikoak | |
Jaiotza | , 1854ko urtarrilaren 6a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Sexua | Gizonezkoa |
Garaiera | 6 oin (1,83 zm.) |
Egoitza | 221B Baker Street, London |
Jarduera | private investigator (en) |
Egoera medikoa | cocaine dependence (en) eta tabakismo |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Bestelakoak | |
Jantzia | deerstalker (en) eta Pipa |
Etsaiak | Moriarty irakaslea |
http://www.sherlock-holmes.co.uk/ |
Itxi
Sherlock Holmes detektibeei buruzko literaturako zutaberik garrantzitsuena izan zen; izan ere, harekin fama eta zabalkuntza handiagoa lortu zuen. Hala ere, genero literario horren sortzailea Edgar Allan Poe da, haren August Dupin detektibeak Sherlock Holmesek adina fama lortu ez bazuen ere.