Stanislav Gross
politikari txekiarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Stanislav Gross (Praga, 1969ko urriaren 30a – ibidem, 2015eko apirilaren 16a) txekiar abokatu eta politikaria izan zen. Txekiako lehen ministroa izan zen 2004tik 2005era.
Datu azkarrak Txekiako Errepublikako lehen ministroa, Deputy Prime Minister of the Czech Republic (en) ...
Itxi
Tren-gidari aritu zen Txekoslovakiako trenetan eta 1989ko Belusezko Iraultzaren ondoren, Alderdi Sozialdemokratan sartu zen eta 1992an diputatu aukeratu zuten. Zuzenbidea ikasi zuen 1993tik 1999ra.
Miloš Zemanek 2000 urtean Barne ministro izendatu zuen eta 2002an presidenteorde ministro izendatu zuten Vladimír Špidlaren gobernuan. 2004ko abuztuan lehen ministro hautatu zuten. Bere gobernuak 2005eko apirilera arte baino ez zuen iraun, finantza irregulartasunak eta ustelkeria kasuak zirela eta.
45 urterekin hil zen AEAren ondorioz.