Txikipedia:Brusela
From Wikipedia, the free encyclopedia
Brusela Belgikako hiriburua da, bai eta, aldi berean, Belgikako eskualde baten izena ere. Brusela hiriak 180.000 biztanle inguru ditu; eskualdeak, aldiz, ia 2 milioi biztanle.
Bruselan bi hizkuntza ofizial daude: frantsesa eta flandriera. Horregatik, kaleetako kartelak bi hizkuntza ofizialetan idatzita egon ohi dira. Gainera, etorkin askok, esaterako, Maroko edo Turkiatik etorritakoek, euren hizkuntzak hitz egiten dituzte.
Brusela Europar Batasunaren egoitza nagusia da. Europako Parlamentua ere bertan biltzen da, baita Europako Batzordea ere (Europar Batasuneko gobernu moduko bat). Bruselan, gainera, Ipar Atlantikoko Tratatuaren Erakundearen (NATO) egoitza bat dago.
Eraikin garrantzitsu asko eta interes handiko lekuak daude Bruselan. Esaterako, Atomium izeneko eraikina, burdinazko atomo bat dirudiena, oso ezaguna da. Manneken Pis izeneko estatua txikia ere oso ezaguna da; pixa egiten ari den ume baten estatua da.