Txikipedia:Errusia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Errusia (errusieraz Росси́я) Europa eta Asiaren artean dagoen herrialde bat da. Munduko herrialde handiena da. Mosku da bertako hiriburua.
2017ko datuen arabera 144.498.215 biztanle ditu eta azaleraz 17.075.400 km² ditu. Hain handia da Errusia, Ozeano Atlantikoari loturiko Itsaso Baltikoa, Ozeano Artikoa eta Ozeano Barean itsasertza duela. Hamalau herrialderekin egiten du muga.