Txikipedia:Izaki bizidun
From Wikipedia, the free encyclopedia
Izaki bizidunak gure planetan bizi diren izaki edo organismo guztiak dira, hau da, animaliak (baita gizakiok ere), landareak, onddoak, bakterioak...
Bizirik ez dauden gauzei, berriz, objektuak edo materia bizigabea deitzen diegu.
Tamaina desberdineko izaki bizidunak daude, baina, oro har, bi sailtan elkartu ditzakegu:
- Izaki mikroskopikoak edo mikroorganismoak: tamaina txiki-txikikoak, begi hutsez ikusi ere ezin ditugunak, mikroskopio baten laguntzaz bakarrik ikus ditzakegunak; bakterioak, adibidez. Oso txikiak izan arren, hauek ere betetzen dituzte bizi-funtzioak.
- Izaki makroskopikoak: begi hutsez ikusten ditugunak, hala nola katua, zuhaitzak edo arkakusoak.