Txikipedia:Marilyn Monroe
From Wikipedia, the free encyclopedia
Marilyn Monroe aktore eta modelo estatubatuarra izan zen.
👶 Jaiotza 1926ko ekainaren 1a Los Angeles |
💀 Heriotza 1962ko abuztuaren 4a Brentwood (en) |
🔨 Lanbidea zinema aktore |
📷 Argazkiak ikusi |
1926ko ekainaren 1ean jaio zen, Los Angelesen, eta 1962ko abuztuaren 4an hil zen, Brentwooden, 36 urterekin. Aktore eta modelo gisa egin zuen lan. Bere grabaketa ospetsuenetako batzuk “Me siento rejuvenecer”, “Con faldas y a lo loco” dira. Marilyn Monroeren egiazko izena Norman Jean Baker zen. Psikiatriko baten egon zen, diagnostikatu zioten gaixotasun mental batengatik (eskizofrenia). Umetan egon zen umezurtz-etxean tratu txarrak jaso zituen, eta horrek bere arazo mentalei gaizki egin zion. Depresio eta autoestimu baxu arazoak izan zituen, eta horren ondorioz, barbituriko pilulak hartzen hasi zen.
1962ko abuztuak 4ean, Marilyn pilulen gaindosi batengatik hil zen, bere Los Angeleseko etxean aurkitu zuten. Kasua asko ikertu ondoren, bere buruaz beste egin zela deskubritu zuten.