Txikipedia:Rudyard Kipling
From Wikipedia, the free encyclopedia
Rudyard Kipling idazle eta poeta britainiar bat izan zen. Bombayn (India) 1865ean jaioa, Londresen (Erresuma Batua) hil zen 1936an. Bere beste lan batzuen artean, aipatzekoa da oso liburu ezagun eta oraindik irakurri bat: Oihaneko liburua (ingelesez, The Jungle Book). 1907an Literaturako Nobel Saria jaso zuen.
👶 Jaiotza 1865eko abenduaren 30a Mumbai |
💀 Heriotza 1936ko urtarrilaren 18a Londres |
🔨 Lanbidea idazle |
📷 Argazkiak ikusi |
Rudyard Kiplinen obrak inperialismo britainiarrari lotuta jarraitzen du, haren aldeko jarrera erakutsiz, modu batera edo bestera. Bera lurralde kolonizatu batean jaiotako ingeles bat zen, India britainiarrean, alegia, eta haren lanek erakusten dutenez, badirudi Erresuma Batuaren politika kolonizatzailea onartu egiten zuela, beste herrialde batzuek europarren laguntza behar zutela pentsatzen baitzuen. Horrela, Oihaneko liburua obrako Mowgli pertsonaia ume bat da, natura arriskutsu eta etsai bati aurre egin behar diona, gizakien mundua utzita.