Txikipedia:Tutankamon
From Wikipedia, the free encyclopedia
Tutankamon antzinako Egiptoko errege edo faraoi bat izan zen K. a. 1300 inguruan. Gaur egun, bere hilobian aurkitutako altxor ugariengatik da ezaguna.
👶 Jaiotza K.a. 1341 Tell al-Amarna |
💀 Heriotza K.a. 1323 Menfis |
🔨 Lanbidea agintari |
📷 Argazkiak ikusi |
Oraindik umea zela bihurtu zen faraoi, oso gazterik ezkondu zen, bai eta hil ere, 18 urte inguru zituela, hain zuzen ere. Bere emaztea Akenaton izeneko beste faraoi baten alaba zen eta faraoi hori antzinako Egiptoko erlijioa aldatzen saiatu zen. Hark egiptoarrek jainko bakarra izatea nahi zuen, jainko askoren ordez. Tutankamonek, aldiz, lehengo erlijioa eta jainko guztiak berriz ezarri zituen.