Txikipedia:Zuhaitz
From Wikipedia, the free encyclopedia
Zuhaitza landare luze bat da, zurezko zurtoina eta adarrak dituena. Lurrean dauden tamaina handieneko landareak dira. Oro har, 3 metrotik gorakoak hartzen dira zuhaiztzat; hori baino gutxiago haztera iristen direnei, aldiz, zuhaixka deitzen zaie.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/c/c0/Sequoiadesdeabajo.jpg/640px-Sequoiadesdeabajo.jpg)
Adituen arabera, 100.000 zuhaitz espezietik gora daude; eta zuhaitzak munduan diren landare guztien % 25 inguru dira. Espezie horietatik guztietatik gehienak gure planetako inguru tropikaletan bizi dira; baina, hala ere, zuhaitzak klima eta ingurune gehienetara egokitu dira. Basoetan eta antzeko naturagunetan ikus ditzakegu, baina baita hiriguneetan ere, hirietako kale eta parkeetan.