Yen
From Wikipedia, the free encyclopedia
Yena (japonieraz: 円?) (¥) Japoniako dibisa da. Japonieraz 円 letrarekin adierazten da, zeinak biribil esan nahi duen. 100 sen-etan eta 1.000 rin-etan banatzen da. Gaur egun 6 txanpon ezberdin daude, eta 4 billete.
Datu azkarrak Ezaugarriak, Herrialdea ...
Yen | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Herrialdea | Japonia |
Nongo eskumena | Japonia |
Jaulkitzailea | Bank of Japan (en) |
Ikurra | ¥ eta 円 (en) |
Historia | |
Hasiera | 1871ko uztaila |
Ordezkatzen du | Tokugawa coinage (en) |
Itxi
1869an egin zuten lehen aldiz Meijiek aginpidea berreskuratu zutenean, eta 1871n hartu zen diru ofizialtzat. 1871n hasi zen gobernua XVI. mendetik klanek eta jauntxo feudalek egindako diru-paperak eta txanponak, yena sortu artean indarrean izan zirenak, yen-en truke aldatzen eta 1879an amaitu zen lan hori.