Barnarden izarra
Eguzki-sistematik gertu dagoen nano gorria. Alpha Centauri sistemako izarrak kenduta, aurkitu den izarrik hurbilena da, eta egun arte neurtu den higidura propio handiena du. E. E. Barnard astronomo estatubatuarrak aurkitu zuen 1916an. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Barnarden izarra (HIP 87397) Ofiuchus konstelazioko izar bat da. +9,51ko itxurazko magnitudearekin, ilunegia da teleskopiorik gabe ikusia izateko. Bere izena Edward Emerson Barnard estatubatuar astronomoagatik jasotzen du, nork 1916an, Lurretik ikusita, itxurazko mugimendurik handiena duen izarra dela aurkitu zuena (10,3 arku segundo urtean).
Behaketa data Garaia J2000.0 Ekinokzioa J2000.0 | |
---|---|
Konstelazioa | Ophiuchus |
Igoera zuzena | 17h 57m 48.49803s[1] |
Deklinazioa | +04° 41′ 36.2072″[1] |
Itxurazko magnitudea (V) | 9.54[1] |
Ezaugarriak | |
Mota espektrala | M4Ve[1] |
Itxurazko magnitudea (B) | ~11.28[1] |
Itxurazko magnitudea (V) | ~9.54[1] |
Itxurazko magnitudea (R) | ~8.7[1] |
Itxurazko magnitudea (I) | ~7.9[1] |
Itxurazko magnitudea (J) | ~5.24[1] |
Itxurazko magnitudea (H) | ~4.83[1] |
Itxurazko magnitudea (K) | ~4.52[1] |
U−B kolore indizea | 1.28[2] |
B−V kolore indizea | 1.74[2] |
Aldakor mota | BY Draconis |
Astrometria | |
Abiadura erradiala (Rv) | -110.6 ± 0.2[3] km/s |
Berezko mugimendua (μ) | IZ: -798.71[1] mas/u Dec.: 10337.77[1] mas/u |
Paralajea (π) | 545.4 ± 0.3[4] mas |
Distantzia | 5,980 ± 0,003 au (1,834 ± 0,001 pc) |
Magnitude absolutua (MV) | 13.22[2] |
Zehaztasunak | |
Masa | 0.144[5] M☉ |
Erradioa | 0.196 ± 0.008[6] R☉ |
Argitasuna (bolometrikoa) | 0.0035[7] L☉ |
Argitasuna (bisuala, LV) | 0.0004[7] L☉ |
Tenperatura | 3,134 ± 102[7] K |
Metaltasuna | 10-32% Sun[8] |
Errotazioa | 130.4 e[9] |
Adina | 10 inguru[10] Gu |
Beste izendapenak | |
Datubase erreferentziak | |
SIMBAD | data |
ARICNS | data |
Barnarden izarra asko aztertua izan da, bere hurbiltasuna eta behaketarako bere kokapen onagatik zeru ekuatoretik gertu[7]. Historikoki, Barnarden izarrari buruzko ikerketa bere ezaugarri fisikoak eta bere astrometria neurtzen eta balizko exoplaneten mugak argitzean zentratu da. Era berean, oso izar zaharra den arren, behaketa batzuk izar ñirñirkarien antzeko zurrustadak igortzen dituela iradokitzen dute.
Nolabaiteko eztabaida ere sortu da planeta sistema bat ba ote duen ala ez. 1960ko hamarkadaren amaieran eta 1970eko hamarkadaren hasieran, Peter van de Kampek izar honen inguruko orbitan gasezko erraldoi bat edo gehiago zela adierazi zuen. Gaur egun, lurtar planeta txikien existentzia aukera bezala mantentzen den bitartean, planeta erraldoien existentzia gezurtatua izan da.