Cantharellus
From Wikipedia, the free encyclopedia
Cantharellus garapen gimnokarpikoa duen onddo basidiomikotoen genero bat da, eta Agaricomycetes klaseko Cantharellaceae[1] familiaren barnean sailkatzen da. Azken urtetan egin diren analisi molekularrei esker Cantharellus cibarius espeziea, genero honetako ordezkari ezagunena dena, hainbat espezietan banatua izan da, kantareloide deituriko klado berria sortuz.
Cantharellus | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Cantharellales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Cantharellaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Cantharellus Fr., 1821 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Onddo ektomikorrizikoak dira, beraz elkarte sinbiotikoak eratzen dituzte landareen sustraiekin, maiz gure basoetako fagazeoekin aurki ditzazkegularik. Askotan Omphalotus olearius edota Gymnopilus sapineus espeziearekin nahastu daitezke, zeinak gaixotasun larria eragin dezaketen kontsumitu duenarengan.
Genero honetako espezie askotan, C. cibarius (zizahoria) eta C. minor espezieetan esaterako, beta-karoteno antioxidatzaileak eta C. cinnabarinus eta C. friesii espezietan kantaxantina deituriko pigmentu kantitate esanguratsuak aurkitzen dira. Kasu batzuetan, bestalde, D bitamina kontzentrazio altuak behatu dira.