Cymothoa exigua
From Wikipedia, the free encyclopedia
Cymothoa exigua Cymothoidae familiako parasito isopodo bat da. Parasitoa arrainen barrura sartzen da zakatzetatik. Emeak mihira lortzen dira eta arrak zakatzetako arkuetara lotzen dira, emeen azpian eta atzean. Emeak 8-29 milimetro artekoak dira luzeran eta 4-14 mm artean zabaleran. Arrak 7,5-15 milimetro artean dira luzeran eta 3-7 mm artean zabaleran[1].
Datu azkarrak Cymothoa exigua, Sailkapen zientifikoa ...
Cymothoa exigua | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Malacostraca |
Ordena | Isopoda |
Familia | Cymothoidae |
Generoa | Cymothoa |
Espeziea | Cymothoa exigua Schiødte & Meinert, 1884
|
Itxi
Parasitoak arrainaren mihiko odol hodiak parasitatzen ditu, mingaina erortzen den arte. Orduan arrainaren mihitik geratzen den eremura lotzen da eta arrainaren mingain berria balitz bezala jokatzen du[2]. Bere anfitrioiaren organo bat arrakastaz ordezkatzen duen parasito ezagun bakarra da.