Dimidio
From Wikipedia, the free encyclopedia
Dimidio edo 51 Pegasi b exoplaneta bat da. Lehen exoplaneta honen aurkikuntza 1995eko urriak 6an iragarri zuten Michel Mayorrek eta Didier Quelozek Nature zientzia aldizkariaren 378. aleko 355. orrialdean, abiadura erradialeko metodoa erabiliz Haute-Provenceko Behatokian ELODIE espektrografoarekin.
Datu azkarrak Behaketa, Gorputz-gurasoa ...
Dimidio | |
---|---|
Behaketa | |
Gorputz-gurasoa | 51 Pegasi (en) |
Aurkitzailea | Michel Mayor eta Didier Queloz |
Konstelazioa | Pegasus |
Igoera zuzena | 344,36658506978 ° |
Deklinazioa | 20,768828400198 ° |
Orbitaren ezaugarriak | |
Ardatzerdi handia | 0,0527 AU |
Eszentrikotasuna | 0,0069 |
Orbita-periodoa | 4,230785 egun |
Makurdura orbitala | 80 ° |
Periapsiaren argumentua | 54,1 ° |
Ezaugarri fisikoak | |
Erradioa | 1,9 R_J |
Masa | 0,46 M_J |
Albedoa | 0,5 |
Izendapenak | |
ikusi
|
Itxi
Aurkikuntza iragarri ondoren, planeta honen existentzia San Francisco State Universityko Geoffrey Marcey doktoreak eta Berkeleyko Kaliforniako Unibertsitateko Paul Butler doktoreak berretsi zuten, Kaliforniako San Jose hiritik gertu dagoen Lick Behatokiko Hamilton espektrografoa erabiliz.
2017an uraren arrastoak aurkitu ziren bere atmosferan[1].