Hiltzaile berde
From Wikipedia, the free encyclopedia
Hiltzaile berde, kuleto berde, txapel biribil edo ilkorra (Amanita phalloides) Amanita generoan pozoitsuak diren perretxiko espezie bat da. [1]
Hiltzaile berdea | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Amanitaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Amanita | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Amanita phalloides Link, 1833 | |||||||||||||||||||||||||||
Datu orokorrak | ||||||||||||||||||||||||||||
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | death cap mushroom (en) | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Bere karpoforoaren kapelak, grisa edo berdea, ganbiletik zapalera, zuntzezko azaleko ertz leuna du. Oinaren kolorea antzekoa edo zurixka da. Bolbaren zabalera handia da (3-5 cm).
Bere izenak dioenez oso pozoitsua da. Pozoidura larrietako gehiengoaren eragilea da. Baditu bi motatako toxinak: falotoxinak eta amatoxinak. Espezie honetako toxina hilgarria alpha-amanitina da. Toxinak mina egiten die batez ere gibelari eta giltzurrunei. Askotan tratamendu bakarra organoaren transplantea da. Aski da 50 gramo jatea gizaki bat hiltzeko.
Klemente VII.a aita santua perretxiko mota hau jateagatik hil zen.