Jainkoaizun
From Wikipedia, the free encyclopedia
Jainkoaizun, sasijainko edo jainko txiki jainkotzat hartzen den zerbaiten edo norbaiten irudia da, jainko balitz bezala gurtzen dena.[1]
Judaismoak eta islamak Jaungoikoa irudikatzea galarazten dute, jainkoaizunkeria delakoan. Kristautasunak berriz irudi erlijiosoak- Jesukristorenak, santuenak edo Ama Birjinarenak- onartzen ditu. Ekialdeko kristautasunean ikonoak oso garrantzitsuak dira. Era berean, neopaganismoak, budismoak, hinduismoak eta jainismoak irudiak onartzen dituzte.[2]