Kanaan
Asia Mendebaldeko lurralde historikoa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Kanaan[1] Mendebaldeko Asiako eskualde eta zibilizazio baten izen zaharra da. Mediterraneo itsasoaren eta Jordan ibaiaren artean dago, eta Ilgora emankorra izenez ere ezagutzen den lurraldearen zati bat hartzen zuen. Bertokoen jentilizioa kanaandar da.[2]
Kanaan | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | eskualde geografiko, antzinako herrialdea eta Zibilizazio |
Eponimoa | Kanaan |
Geografia | |
Koordenatuak | 32°46′00″N 35°20′00″E |
- Artikulu hau lurralde historikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kanaan (argipena)».
Ez zen estatu bat, eskualde bat baizik, eta bertan hainbat herrialde eta hiri sortu eta desagertu ziren mendeen poderioz, hala nola, Jeriko, Ugarit, Galilea, Samaria, Fenizia, Judea, etab. Feniziarrak kanaandarrak ziren, baina eskualdean beste herri ugari finkatu ziren: amorritak, jebustarrak, hiksoak, filistiarrak, aramearrak edo hebrearrak. Erromak Siriako eta Judeako probintziak sortu zituen eskualdea menperatu ondoren, bere administraziopean jarri zuenean, eta geroago, K.o. 135 urtean, Siriar-Palestinar probintzia sortu zuen.