LeBron James
From Wikipedia, the free encyclopedia
LeBron Raymone James (Akron, Ohio, Ameriketako Estatu Batuak, 1984ko abenduaren 30a) NBAko Los Angeles Lakers taldean jokatzen duen saskibaloi jokalari profesionala da. 2,06 metro luze da, eta hegaleko posizioan jokatzen du[1][2]. Hirugarren aldiz Mr. Basketball saria eman ziotenean, Ohioko eskolan, oraindik ez zegoen bere sophomore denboraldian St. Vicent – St. Mary-n, orduan hedabideek NBAko hurrengo jokalaririk hoberena izango zela uste zuten. NBAn jokatu aurretik 90 milioiko kontratu bat sinatu zuen Nike konpainiarekin[3]. 18 urterekin, James NBAko 2003. urteko draftean lehenengoa izan zen; beraz, Cleveland Cavaliersekin jokatu zuen hurrengo denboraldian. Cavaliersekin baieztatu zuen bere talentua, eta bere lehenengo denboraldian urteko hasiberri onenaren saria irabazi zuen[4]. NBAra iritsi bezain laster hainbat errekor lortu ditu: adibidez, 10.000, 15.000 eta 20.000 puntu lortu dituen jokalaririk gazteena izatea[5].
LeBron James | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Akron, 1984ko abenduaren 30a (39 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizilekua | Bath udalerria, Summit konderria (Ohio) Coconut Grove (en) Akron Miami Cleveland | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Talde etnikoa | afro-amerikarra | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Lehen hizkuntza | ingelesa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Ezkontidea(k) | Savannah Brinson (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Seme-alabak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heziketa | Buchtel High School (en) St. Vincent–St. Mary High School (en) (1999 - 2003) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | saskibaloi jokalaria, gidoilaria eta telebista-aktorea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | hegal-pibota hegalekoa point forward (en) antolatzailea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Kirol zenbakia | 6 23 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 113 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 206 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
lebronjames.com | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
2005. urtetik aurrera All-Star taldean sartu dute beti, eta NBAko boskoterik hoberenean parte hartu du 6 aldiz. 2006. urtean 2. gelditu zen denboraldiko jokalari baliotsuenaren saria lortzeko. Bere sari indibidual garrantzitsuena 2009ko maiatzaren 4an iritsi zen, denboraldiko jokalari baliotsuenaren saria eman baitzioten, eta hurrengo denboraldiko sari hori bera ere irabazi zuen[6]. 2011/2012 denboraldian NBAko titulua irabazi zuen (finalean jokalari baliotsuenaren saria ere lortuta). 2012/2013 denboraldian ere irabazi zuen NBAko titulua. Jamesen laguntzaz Cavsek bere lehenengo finalera iristea lortu zuten 2007. urtean baina galdu zuten San Antonio Spurs-en aurka[7].
Estatu Batuetako selekzioarekin 2006.urtean bronzeko domina lortu zuten, eta 2008 eta 2012. urteetan urrezko domina lortu zuten, biak Espainako selekzioaren aurka[8].
2,03 metrorekin bere posizioa hegoaldekoa (3) da, baina bere gaitasunengatik eta bere fisiko onarengatik oinarritzat (1) edo hegaleko-pibotzat (4) jokatu dezake[9].