Manfred von Richthofen
From Wikipedia, the free encyclopedia
Manfred Albrecht Freiherr von Richthofen (Breslau, Alemaniar Inperioa, gaur egun Polonia, 1892ko maiatzaren 2a - Vaux-sur-Somme, Frantzia, 1918ko apirilaren 21a), askoz ere ezagunagoa Baroi Gorria ezizenaz, alemaniar militar eta hegazkin pilotua izan zen. Lehen Mundu Gerran etsaien laurogei hegazkin eraistea lortu zuen. 1918ko apirilaren 21ean, Frantziako iparraldean dagoen Somme ibaitik hurbil, lurrera eraitsi eta hil zuten.
Manfred von Richthofen | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Manfred Albrecht von Richthofen |
Jaiotza | Wrocław, 1892ko maiatzaren 2a |
Herrialdea | Prusiako Erresuma |
Heriotza | Vaux-sur-Somme, 1918ko apirilaren 21a (25 urte) |
Hobiratze lekua | South Cemetery Wiesbaden (en) |
Heriotza modua | : guduan hila |
Familia | |
Aita | Albrecht Freiherr von Richthofen |
Ama | Kunigunde von Schickfus und Neudorff |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Royal Prussian Main Cadet Institute (en) |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | hegazkinlari militarra eta ofizierra |
Jasotako sariak | |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Imperial German Air Service (en) |
Gradua | cavalry master (en) |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
Alemaniarren heroi, arerioek ere errespetu handia izan zioten Lehen Mundu Gerran, zauritutako biktimei alde egiten uzten baitzien. 1917ko apirilean, haren unitateak 151 britainiar abioi eraiste lortu zuen; aldiz, beraiek 66 besterik ez zuten galdu. Horregatik jaso zuen Merituaren domina.
Erabili zituen Albatros D.II biplanoak eta Fokker Dr.I triplanoak maniobra eta piruetak egiteko gaitasun handia zuten, baina Albatros tipoak garaipen gehienak eman zizkion.
Wolfram von Richthofen haren lehengusua izan zen, nazi fanatikoa eta alemaniar armadaren mariskal gazteena. Espainiako Gerra Zibilaren garaian, Gernika bonbardatu zuen Kondor Legioaren buru izan zen[1].