Zeres (planeta nanoa)
asteroide / From Wikipedia, the free encyclopedia
Zeres[15] edo 1 Zeres (nazioartean, 1 Ceres; ikurra: )[16] asteroide gerrikoan kokatuta dagoen planeta nano bat da. Asteroide gerrikoko objekturik handiena da, Marte eta Jupiterren orbiten artean, baina Martetik gertuago. Bere diametroa 945 kilometrokoa da, Neptunoen orbitaren barruan dagoen planeta ez den objekturik handiena. Eguzki-sisteman ezagutzen den 33. objekturik handiena da, eta Neptunoren orbitaren barruan dagoen planeta nano bakarra[oh 1][17].
Zeres | |||||||||
Aurkikuntza[1] | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Aurkitzailea | Giuseppe Piazzi | ||||||||
Aurkikuntza data | 1801-01-01 | ||||||||
Izendapenak | |||||||||
Planetoide izendapena | 1 Zeres (nazioartean 1 Ceres) | ||||||||
Zeinengatik izendatua | Zeres | ||||||||
Izen alternatiboa | A899 OF; 1943 XB | ||||||||
Planetoide sailkapena | planeta nano asteroide gerrikoa | ||||||||
Ezaugarri orbitalak[2] | |||||||||
Garaia: 2013-11-04 (JD 2456600.5) | |||||||||
Afelioa | 445280000 km (2.9765 UA) | ||||||||
Perihelioa | 382520000 km (2.5570 UA) | ||||||||
413910000 km (2.7668 UA) | |||||||||
Eszentrikotasuna | 0.075797 | ||||||||
4.60 urte 1680.99 egun | |||||||||
466.7 d 1.278 urte | |||||||||
Batezbesteko abiadura orbitala | 17.882 km/s | ||||||||
10.557° | |||||||||
Makurdura orbitala | 10.593° Ekliptikara 9.20° plano inbariantera[3] | ||||||||
80.3276° | |||||||||
Perihelioaren argumentua | 72.2921° | ||||||||
Sateliteak | Ez | ||||||||
Elementu orbitalak[4] | |||||||||
Berezko erdi-ardatz handia | 2.7670962 AU | ||||||||
Berezko eszentrikotasuna | 0.1161977 | ||||||||
Berezko makurdura orbitala | 9.6474122° | ||||||||
Berezko batezbesteko higidura | 78.193318 ° / urte | ||||||||
Berezko periodo orbitala | 4.60397 urte (1681.601 egun) | ||||||||
Pperihelioaren prezesioa | 54.070272 " / urte | ||||||||
Goranzko nodoaren prezesioa | −59.170034 " / urte | ||||||||
Ezaugarri fisikoak | |||||||||
Batezbesteko erradioa | 476.2±1.7 km | ||||||||
Ekuatoreko erradioa | 487.3±1.8 km[5] | ||||||||
Poloko erradioa | 454.7±1.6 km[5] | ||||||||
Gainazal azalera | 2850000 km2 | ||||||||
Masa | (9.43±0.07)×1020kg[6] 9.47±??[7] 0.00015 Lur 0.0128 Ilargi | ||||||||
Batezbesteko dentsitatea | 2.077±0.036 g/cm3[5] 2.09±??[7] | ||||||||
Gainazal grabitatea | 0.28 m/s2[7] 0.029 g | ||||||||
0.51 km/s[8] | |||||||||
Errotazio periodo siderala | 0.3781 d 9.074170±0.000002 h[9] | ||||||||
≈ 3°[5] | |||||||||
Ipar Poloko igoera zuzena | 19h 24m 291°[5] | ||||||||
Ipar Poloko deklinazioa | 59°[5] | ||||||||
Albedoa | 0.090 ± 0.0033 (geom.)[10] | ||||||||
| |||||||||
Espektro mota | C motako asteroidea[13] | ||||||||
6.64[14] - 9.34 | |||||||||
3.36 ± 0.02[10] | |||||||||
Diametro angeluarra | 0.854″ - 0.339″ | ||||||||
Zeres arroka eta izotzez osatua dago, eta estimazioen arabera asteroide gerriko osoaren masaren herena bertan dago[18]. Zeres da asteroide gerrikoan grabitazioaren eraginez biribildua den objektu bakarra, nahiz eta ikerketa gehiago beharko den 4 Vesta ere hala ote den jakiteko. Lurretik ikusita, Zeresek 6,7 eta 9,3 arteko itxurazko magnitudea du[19]. Momenturik distiratsuenak oposizioan daudenean ematen dira, 15 edo 16 hilabetean behin; distiratsuen dagoenean ere, oso ahula da begi hutsez ikusteko, ez bada oso zeru ilunetan. Zeresen barnealdean izotzezko mantu bat eta ur likidozko barne-ozeano bat egon daitekeela ematen du[20][21]. Gainazala izotza eta mineral hidratatuz osatua dago, karbonato eta igeltsua bezala. 2014an ur lurruna aurkitu zen Zeresen[22], lehen aldia kometa batean espero den efektua tamaina honetako gorputz batean ikusten zela.
1801eko ekainaren 1ean, Giuseppe Piazzi matematikari eta astronomoak aurkitu zuen, eta izen hori jarri zion, erromatar mitologiako Zeres jainkosarengatik (lurraren eta nekazaritzaren jainkosa). Asteroide gerrikotik aurkitu zen lehen objektua izan zen, eta ez da handiagorik aurkitu.
2015eko martxoaren 6tik aurrera NASAren Dawn espazio-ontzia asteroidearen inguruan orbitan dago[23][24][25]. Erresoluzio handiko irudiak lortu dira, kraterez beteriko gainazal bat erakutsiz. Zunda honek hainbat ezaugarri ikusi ditu, tartean Everesten altueraren erdia duen eta izotza jaurtitzen duen sumendi bat (kriosumendi bat)[26][27]. Hainbat mineral aurkitu dira bere gainazalean, tartean magnesio sulfatoa, amoniako asko duten igeltsuak[28] eta jarduera hidrotermalez sortutako sodio karbonatoa[29][30]. 2017ko otsailean NASAk materia organikoa aurkitu zuela adierazi zuen.[31]