1931-1933ko sobietar goseteak
From Wikipedia, the free encyclopedia
1931-1933ko Sobietar goseteak, Sobietar Batasuneko errepublika guztiak ukitu zituen 1931 eta 1933 urteen artean. Guztira uste da 6 eta 8 milioi bitarteko hildako gertatu zirela. Gertaera izugarri hau isilpean gorde izan da luzaroan Sobiet Batasunaren garaian.
Datu azkarrak Mota, Denbora-tarte ...
1931-1933ko sobietar goseteak | |
---|---|
Mota | Gosete |
Denbora-tarte | 1932 - 1933 |
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Pertsona hilak | 5.700.000 |
Itxi
Eragin latzenak pairatu zituzten lurraldeak Ukrainako erdialdea eta ekialdea, Bielorrusiako hegoaldea, Volgako bazterrak, Errusiako lur beltzen eskualdea, Don eta Kubaneko kosakoen lurraldeak, iparraldeko Kaukaso, Kazakhstango iparraldea, Uralaren hegoaldea eta mendebaldeko Siberia izan ziren.[1].