Agintea eta kontrola
misio bat betetzeko esleitutako indarren agintaritza operatiboaren agintea eta jarraipena / From Wikipedia, the free encyclopedia
Agintea eta Kontrola (ingelesez, Command & Control edo, laburki, C2), inguru militarrean, agintea erabiltzea eta berariaz izendatutako agintari operatiboen gidaritza eta jarraipena da, misioa betetzeko esleitutako indarrei dagokienez.[1][2] Aginteak aginte eta kontrol funtzioak betetzen ditu aginte eta kontrol sistema baten bidez. Definizio horrek hainbat ondorio ditu:
- Aginte eta Kontrol Zentroa da operazioaren burua (agintea). Operazioaren buruak egoera baloratu, erabakiak hartu eta ekintzak zuzentzen ditu.
- Agintearen eta Kontrolaren helburua misioa betetzea da. Agintearen eta Kontrolaren arrakasta-irizpide nagusia da nola laguntzen duen helburua lortzen. Beste irizpide batzuek indarra etorkizuneko operazioetarako posizionatzea eta baliabideak modu eraginkorragoan erabiltzea ekar dezakete.
- Agintea eta kontrola indarretara, borrokari eta borroka-funtzioei laguntzera bideratuta dago. Bestela esanda, indarrak dira Agintearen eta Kontrolaren xedea.
- Agintariak agintea eta indarren zuzendaritza erabiltzen ditu aginte eta laguntza harremanak ezarriz.
- Aginteak baliabideak erabili eta antolatu behar ditu agintea eta kontrola betetzeko. Aginteak baliabide horiek erabiltzen ditu indarra prestatzeko eta gauzatzeko operazioak etengabe planifikatu eta baloratzeko.
- Aginte eta Kontrol Sistemak informazioa kudeatzen du egoeraren mapa komun bat sortu eta zabaltzeko (ingelesez, Common Operational Picture edo, laburki, COP) aginteari, haren Estatu Nagusiari eta mendeko indarrei.
- Aginte eta Kontrol Sistemak indarren gidatze eta jarraipenean laguntzen dio operazio buruari, eta exekuzioari buruzko informazioa ematen dio.