Aho-korapilo
From Wikipedia, the free encyclopedia
Aho-korapiloak ahoskatu eta zuzen esaten nekezak diren esaldiak dira, fonetikoki antzekoak diren hitzak lotuz sortutakoak.
Jolas moduan erabiltzen dira, esaldia errepikatuz azkenean zuzen eta azkar esan arte. Herri literaturaren barruko genero txiki moduan hartzen dira aho-korapiloak eta igazkizunak, corpus aldetik eta mamiaren aldetik besteen aldean xumeagoak direlako. Hala eta guztiz ere, kultura eta hizkuntza guztietan daude halakoak, betidanik esan daiteke. Behin bakarrik esateko ez hainbeste, baina bost edo zortzi aldiz arnasa baten esan behar izanez gero hor dator jokoa, baita korapiloa ere.[1]