Daniel Dennett
filosofo estatubatuarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Daniel Clement Dennett (Boston, Massachusetts, 1942ko martxoaren 28a - Portland, Maine, 2024ko apirilaren 19a) estatubatuar[1] filosofo eta idazlea izan zen. Zientzia kognitiboen esparruan zientziaren filosofo nabarmenetakoa da, batez ere kontzientziaren, intentzionalitatearen, adimen artifizialaren eta memetikaren azterketan. Darwinismoaren eta erlijioaren gaur egungo esanahiari buruz egindako ekarpenak ere esanguratsuak dira. Tuftseko Unibertsitateko Ikasketa Kognitiboen Zentroa zuzendu zuen, eta bertan filosofiako katedraduna izan zen. 1987tik Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademiako eta Europako Zientzia eta Arteen Akademiako kide izan zen. Ateismo Berriko Lau Zaldizkoen parte bezala ere ezagutzen da, Richard Dawkins, Sam Harris eta Christopher Hitchensekin[2] batera.
Daniel Dennett | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Daniel Clement Dennett III |
Jaiotza | Boston, 1942ko martxoaren 28a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Portland, 2024ko apirilaren 19a (82 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Phillips Exeter Academy (en) 1959) Harvard Unibertsitatea 1963) Artean graduatu : filosofia Wesleyar Unibertsitatea Hertford College (en) 1965) Doktoretza |
Tesi zuzendaria | Gilbert Ryle (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, idazlea, katedraduna eta ikertzailea |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Harvard (Massachusetts) |
Enplegatzailea(k) | Santa Fe Institute (en) Tufts Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Bertrand Russell, Willard Van Orman Quine eta Richard Dawkins |
Kidetza | Zientziaren eta Arteen Europar Akademia Hungariako Zientzien Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Association for the Advancement of Artificial Intelligence (en) |
Mugimendua | filosofia analitikoa |
ase.tufts.edu… | |