Edorta Agirre
euskal idazlea, itzultzailea eta elikadura alorreko kazetaria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Edorta Agirre Alonso (Donostia, Gipuzkoa, 1949ko urriaren 15a) euskal idazlea, itzultzailea eta elikadura alorreko kazetaria da. Euskaldun berria. Arrantzale eta sukaldaria izan zen. Euskal Filologian lizentziatu ondoren (1983), irakasle eta itzultzaile aritu da urte askoan.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Edorta Agirre | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1949ko urriaren 15a (74 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, itzultzailea eta kazetaria |
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea |
Itxi
Euskaraz elikaduraz gehien idatzi duen kazetaria izan daiteke. Hainbat liburu idatzi ditu eta urtetan izan zen kolaboratzailea Euskaldunon Egunkarian eta Berrian
1970eko hamarkadan txalaparta, tobera eta musugitarra jole ezaguna izan zen.[1]