Eike von Repgow
idazle alemaniarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Eike von Repgow (Repgow —gaur egun Reppichau—, Saxonia, 1190 inguruan - 1233) noblea eta idazlea izan zen. Dessau eskualdean zuen jatorria. Alemanezko literatura-prosaren sortzaileetako bat izan zen, Erdi Aroan. Bi lan egozten zaizkio: Sachsenspiegel (1221-24, Saxoien ispilua) eta Sächsische Weltchronik (1230, Saxoien kronika unibertsala).[1] Batean, saxoien ohituren azalpena egiten du; eta bestean, munduaren hastapenetik bere garaira arteko historiografia.