Elikadura-segurtasun
From Wikipedia, the free encyclopedia
Elikadura-segurtasuna elikaduraren arloko egoera da: pertsona guztiek bizimodu aktiboa eta osasungarria eramateko behar adina elikagai kaltegabe eta nutrizio-kalitate egokikoak une oro fisikoki, sozialki eta ekonomikoki eskuragarri dituztenean gertatzen da.[1] Hau da, elikadura-segurtasuna da pertsona guztiek, une oro, beren eguneroko energia-beharrak eta elikadura-lehentasunak asetzen dituzten behar adina elikagai eskura izatea, ez-kaltegarriak eta nutritiboak, bizitza aktiboa eta osasungarria izateko[2]. Janarien segurtasuna elikatzeko eskubidearen parte da; gainera, Garapen Jasangarriaren Helburuen parte ere bada, bereziki Garapen Jasangarrirako 2. helburuarena: goserik ez.[3]
Elikadura-segurtasunak faseak ditu, elikagaien segurtasunetik hasi eta eskala handiko goseteraino. "Gosea eta gosetea elikagaien segurtasunik ezarekin lotuta daude. Elikagaien segurtasun eza kronikoa edo iragankorra izan daiteke. Elikadura-segurtasun falta kronikoak gosearen eta gosetearen aurrean zaurgarritasun-maila handia dakar; beraz, elikagaien segurtasuna bermatzeko, zaurgarritasun hori ezabatu egin behar da. Gosete kronikoa ez da gosea, malnutrizioaren antzekoa da, eta nagusiki garapen bidean dauden herrialdeetan dagoen pobreziarekin lotuta dago".[4][5]