Erronkari
Nafarroa Garaiko udalerria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Erronkari[3][lower-alpha 1][lower-alpha 2] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Zangozako merindadean eta Pirinioak eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 92,0 kilometrora. Altuera 647 eta 1584 metro artekoa da, eta 38,80 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 209 biztanle zituen.
- Artikulu hau Erronkari herriak osatutako udalerria buruzkoa da; Erronkari buru duen ibarra gaitzat duena beste hau da: «Erronkaribar»
Erronkari | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Herriko ikuspegia Done Eztebe elizatik | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Zangoza | ||
Eskualdea | Pirinioak | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Barrutia | Agoitz | ||
Mankomunitatea | Ezka-Zaraitzu | ||
Izen ofiziala | Roncal / Erronkari | ||
Alkatea (2019-2023) | Amparo Viñuales Garde (Urrutea) | ||
Posta kodea | 31415 | ||
INE kodea | 31210 | ||
Herritarra | erronkariar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°48′43″N 0°55′41″W | ||
Azalera | 38,8 km² | ||
Garaiera | 647-1584 metro | ||
Distantzia | 92,0 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 209 (2023: −10) | ||
Dentsitatea | 5,39 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 43,03 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 46,51 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 74,19 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 3,51 (2013) | ||
Euskara | |||
Eremua | eremu mistoa | ||
Euskaldunak[1][2] | % 14,30 (2018: %5,39) | ||
Datu gehigarriak | |||
Sorrera | 1846 (independentzia) | ||
Webgunea | www.roncal-erronkari.es |
Euskal Herriko herririk politenetakotzat jotzen da Erronkari. Izen bereko ibaxaren erdian dago, Ezka ibaiaren bi aldeetan. Ibaxako azpiegitura gehienak hartzen ditu, hala nola batzordetxea, osasunetxea edo institutua. Bost auzok osatzen dute, harriztatutako karrixka estuek elkarri lotuta. Erronkaribartar herri tipikoa da, eta bere kale harriztatuen artean arkitektura oso berezia mantentzen du, lau isurkiko teilatuak eta harrizko horma lodiak dituena.
Erronkariko ibaxako ibarburua da, baina 1846tik udalerri independentea da. Bertako biztanleak erronkariarrak dira.