Ethernet
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ethernet IEEE 802.3 estandarraren inplementazioa dugu. Xerox-ek CSMA/CD 1-iraunkor protokoloan oinarrituriko lehenengo Ethernet sarea sortu zuen, bus topologiarekin.
Aplikazio geruza | DNS, FTP, HTTP, HTTPS, IMAP, IRC, NFS, NNTP, NTP, POP3, SMB/CIFS, SMTP, SNMP, SSH, Telnet, SIP, gehiago |
Aurkezpen geruza | ASN.1, MIME, SSL/TLS, XML, gehiago |
Saio geruza | NetBIOS, gehiago |
Garraio geruza | SCTP, SPX, TCP, UDP, gehiago |
Sare geruza | AppleTalk, IP, IPX, NetBEUI, X.25, gehiago |
Lotura geruza | ATM, Ethernet, Frame Relay, HDLC, PPP, Token Ring, Wi-Fi, STP, gehiago |
Geruza fisikoa | Kable ardazkide, Zuntz optiko, Pare kordatu, Mikrouhin-sarea, Irrati bidezko sarea, RS-232, gehiago |
*OSI ereduaren arabera |
Saren haspanetan fabrikatzaile bakoitzak bere sare mota propio eraikitzen zuen, bere teknologia bereziarekin, honek sare lokalak arautzeko norma baten beharra sortu zuen. Horretarako IEEE batzordeak hiru talde sortu zituen: IEEE 802.3 Ethernet-en oinarritutako sareen protokolo familia deskribatzen du, IEEE 802.4 estandarrak Token bus deskribatzen du eta IEEE 802.5 (Token Ring).
2000.urtean Ethernet erabiltzen duten sareek merkatuko %80-%90 dira eta IEEE 802.3 arauak hiru sare mota biltzen ditu: 10Mb/s-koa, Fast Ethernet edo 100Mb/s-koa eta 1 Gb/s-koa edo Gigabit Ethernet