Eufonio
From Wikipedia, the free encyclopedia
Bonbardinoa, tuba tenorea edo eufonioa (batzuetan eufonium edo euphonium bezala ere idatzia), metalezko haize musika tresna bat da, tuba, tronpeta, tronpa, tronboia eta beste hainbat haizezko musika tresna bezala, kono formako hodia duena, eta, soinua, baritono-tenore erregistroan duena.[1] [2] [3] Musika tresnaren azken izen honek, "soinu ederra" edo "ahots goxoa" esan nahi du, eu (ondo, leun lasai) eta phonostik (soinua, ahotsa) eratorria. Hala eta guztiz ere, lehen izena da arruntena. Bonbardinoa, pistoidun musika tresna da, baina, oso kasu arraroetan, balbula biratzailedun ereduak aurki daitezke. Soinua, jotzailearen ezpainen bibrazioari esker sortzen da, ahoko izeneko zatian, aire zutabetik hasita.
Datu azkarrak Deskribapena, Mota ...
Eufonio | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | Tuba |
Hornbostel-Sachs sailkapena | 423.232 |
Jotzailea | euphonium player (en) |
Itxi