Euskotrenen 200 seriea
From Wikipedia, the free encyclopedia
Euskotrenen 200 seriea edo UT-200 Eusko Trenbideak eragileak aldiriko zein eskualdeko zerbitzuak egiteko erabili zituen tren serieetariko bat da, 20 unitate aniztun elektrikoz (EMU) osatutakoa. Lehenengo tren unitateak 1986ko otsailaren 1.an egin zuen lehenengo bidaia, San Nikolas eta Algortako geltokien artean, Bilbo-Plentzia trenbidean.[3]
Euskotrenen 200 seriea
| |
---|---|
Seriea | |
Mota | Aldiriko eta eskualdeko trena |
Ekoizlea | CAF, Babcock & Wilcox, Westinghouse Electric[1] |
Urtea | 1985, 1996 eta 2000[2] |
Ekoitzitako unitateak | 20 |
Konfigurazioa | |
Osaera | Mc-R-Mc eta Mc-R-R-Mc |
Ardatzen disposizioa | Bo'Bo'+2'2'+2'2'+Bo'Bo' |
Luzera | 51.650 eta 68.830 mm |
Zabalera | 2.450 mm |
Altuera | 3.620 mm |
Pisua | 92,5 eta 120 t |
Ezaugarri teknikoak | |
Trenbide zabalera | 1.000 mm |
Elektrifikazioa | 1.500 V |
Abiadura maximoa | 80 km/h |
Potentzia | 960 kW |
Motoreak | 4 x GEE 326 G-1 |
Edukiera | 386 pertsona, 260 eserita |
Segurtasun sistemak | EuroLoop |
Mando aniztuna | Ez |
Hurrenez hurren 2011-2014 eta 2016tik gaur egun arte eraikitako EMU-900 eta EMU-950 serieek UT-200 seriea ordezkatu dute. Seriea zerbitzuz kanpo utzi aurretik martxan egon ziren azkeneko tren-unitateak UT-205, 212 eta 214 izan ziren, 1K Kostaldea eta E4 Urdaibai lineatan ibili zirenak. Hala, gaur egun serie honetako bost tren-unitate baino ez dira esistitzen, UT-205, 206, 213 eta 214 Lebarioko kotxetegietan baztertuta, eta UT-215 Burdinbidearen Euskal Museoak zainduta.