Floyd Mayweather, Jr.
From Wikipedia, the free encyclopedia
Floyd Mayweather Jr., jaiotze izenez Floyd Joy Sinclair, Grand Rapids (Michigan), 1977ko otsailaren 24an jaio zen, boxeolari profesional estatubatuarra izan zen 2017an erretiroa hartu zuen arte. XXI. mendeko boxeolari onenentzat hartzen da, bost pisutan (super luma, arina, super arina, welter eta super welter pisuetan)[1] munduko txapelduna izatea lortu duelako[2]. Gainera, ez da inoiz garaitua izan, 50 borroka eta 50 garaipen horietako 27 KO emaitzarekin. Boxeoaren historian hainbat errekor lortu ditu.
Floyd Mayweather, Jr. | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Grand Rapids, 1977ko otsailaren 24a (47 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Familia | |
Aita | Floyd Mayweather, Sr. |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Ottawa Hills High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | boxeolaria eta borrokalari profesionala |
Parte-hartzailea
| |
Altuera | 170 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | GSPartners (en) IM Academy (en) |
floydmayweather.com | |
|
Floyd Mayweather Sr. boxeolari ohiaren semea eta Roger Mayweatheren iloba eta ikaslea izan zen. The Ring boxeo aldizkari famatuaren “libera-liberaz” rankinaren ustez, azken hogeita bost urteetako onena izan da. Ez soilik bere titulu ugariengatik, bere teknika landuagatik ere bai, lekualdaketa etengabeengatik eta bereziki, bere gaitasuna borrokaren erritmoa bere nahira kontrolatzeagatik.
Bestalde, “Pay Per View” metodoaren erregea da[3]. Bere historian boxeolari profesional moduan, 25 milioi ekitaldi baino gehiago saldu zituen harpidetza ordainketa bidez, 1.5OO milioi dolar baino gehiagotan baloratuta.