Fornelosko gudua
From Wikipedia, the free encyclopedia
Fornelosko gudua Fornelos de Montes 968ko martxoaren 29an izandako gudua izan zen. Louro ibaitik gertu, Gunrødek zuzendutako oste bikingoek eta Iria Flaviako apezpikua zen Sisnando Menendez zuzendutako galiziarrek borrokatu zuten.[1] Normandiarrek hamarkadetan zehar arpilatzen zituzten Galiziako kostaldeak eta garai haietan Rias Baixas eskualdean lehorreratu ziren.[2]
Datu azkarrak Data, Lekua ...
Fornelosko gudua | |||
---|---|---|---|
Bikingoak Iberiar penintsulan | |||
Data | 968ko martxoaren 29a | ||
Lekua | Fornelos de Montes | ||
Koordenatuak | 42°20′00″N 8°27′00″W | ||
Emaitza | Bikingoen garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Itxi
Cronicon Irienseren arabera, Gunrødek ehun drakkar eta zortzi mila gudari zituen[3] Jakobsland (Jakueren lurraldea) arpilatzeko.[3] Sisnando II.ak bere armada antolatu zuen eta baita bildu ere, baina, borroka hastean ezin izan zuten normandiarren erasoari eutsi. Gezi batek gotzaina hil zuen[4] eta galiziar osteek itsumustuan hanka egin zuten.