Friend of Dorothy
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ingelesezko argot homosexualean, Friend of Dorothy (euskaraz: «Dorothyren adiskidea») gizon homosexual bat[1] edo, zentzu zabalean, LGBTQ taldeko edozein kide izendatzeko erabiltzen den eufemismo bat da. Bigarren Mundu Gerratik behintzat dokumentatuta dago esaldia; garai hartan, Estatu Batuetan legez kanpokoak ziren ekintza homosexualak. Norbait Dorothyren adiskidea dela esatea sexu-orientazioari buruz hitz egiteko erabilitako eufemismoa zen, besteek esanahia jakin gabe.[2]