Gailu erdieroale
From Wikipedia, the free encyclopedia
Gailu erdieroaleak osagai elektronikoak dira. Oinarria, material erdieroaleek dituzten ezaugarrietan datza. Eroaletasun balio ertainak dituzte, ez dira isolatzaile, ez eroale onak. Oso erabilgarriak dira beraien portaera alda daitekeelako <<erraz>> ezpurutasunen bitartez, eta horri dopazioa deritzo. Batez ere, hauek erabiltzen dira: silizioa, germanioa eta galio arseniuroa. Material erdieroaleen eroankortasuna mendera daiteke eremu elektriko edo eremu magnetiko bat txertatuz, argi edo beroaren menpe jarriz, edota deformazio mekanikoarekin; hau guztia dela eta, gailu erdieroaleak sentsore paregabeak dira.[1]