Ganges
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ganges[1] (hindiz, maratheraaz, bengaleraz, nepaleraz: गंगा edo Gaṅgā) Indiako azpikontinentearen ibai nagusienetako bat da. Bere 2.510 km ibilbidea Gangotri glaziarean hasten da, Himalaian, gero behin Indo-gangear ordokia zeharkatuta, delta bat sortzen du Bengalako golkoan ahoratzeko Bangladeshen. Bere arroa munduko populatuenetariko bat da eta hinduismoan ibai sakratua da: Ganga jainkosa.
Datu azkarrak Datu orokorrak, Garaiera ...
Ganges | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 9 m |
Mota | ibai |
Luzera | 2.525 km |
Eponimoa | Ganga (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 22°05′00″N 90°50′00″E |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 1.060.000 km² |
Arro hidrografikoa | Ganges Basin (en) |
Ur-emaria | 12.000 m³/s |
Iturburua | Gangotri Glacier (en) (7.756 m) |
Bokalea () | Bengalako golkoa |
Itxi
Hain ibai inportantea da Indian non Jawaharlal Nehruk Discovery of India bere liburuan idatzi zuen:
« | Gangesaren historia, bere iturritik itsasora, aintzinetik gaur egunera, Indiako zibilizazioa eta kulturaren historia da, inperioen hasiera eta bukaera, hiri handi eta harroak, gizonaren balentriak… | » |