Gazteen Munduko Jardunaldia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Gazteen Munduko Jardunaldia mundu osoko gazteak elkartzeko helburuz Erromatar Eliza Katolikoak antolatutako jardunaldia da. Urtero Erramu Igandean elizbarruti guztietan ospatzen da eta, bizpahiru urtetik, nazioarteko ospakizun handi bat egiten da hiri desberdin batean. Jardunaldi horrek zenbait egun irauten du, aita santuaren parte hartzearekin.[1] Lehenbizikoa Erroman egin zen, 1984ko apirilaren 15ean, aita santua Joan Paulo II.a zelarik.