Henri Poincaré
From Wikipedia, the free encyclopedia
Jules Henri Poincaré (Nancy, Frantzia, 1854ko apirilaren 29a – Paris, 1912ko uztailaren 17a) frantses matematikaria, fisikari teorikoa, ingeniaria eta zientziaren filosofoa izan zen. Askotan polimatikoa bezala deskribatzen da, eta matematikan "Azken unibertsala" bezala, bere bizitzan zehar diziplinako alor guztietan nabarmendu baitzen.[1] Bere arrakasta zientifikoagatik, eraginagatik eta bere aurkikuntzei esker, "zientzia modernoaren filosofo nagusitzat" jo dute.[2]
Henri Poincaré | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1908ko martxoaren 5a - 1912ko uztailaren 17a ← Sully Prudhomme - Alfred Capus →
1906ko urtarrilaren 1a - 1906ko abenduaren 31 ← Louis Joseph Troost (en) - Auguste Chauveau →
1900 - 1900 ← Émile Guyou (en) - Maurice d’Ocagne (en) →
1886 - 1886 ← Pau Émile Appell (en) - Georges-François Fouret (en) → | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Jules Henri Poincaré | ||||||||
Jaiotza | Nancy, 1854ko apirilaren 29a | ||||||||
Herrialdea | Frantzia | ||||||||
Bizilekua | Frantzia | ||||||||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||||||||
Heriotza | Paris, 1912ko uztailaren 17a (58 urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | Montparnasseko hilerria | ||||||||
Heriotza modua | : Enbolia | ||||||||
Familia | |||||||||
Aita | Émile-Léon Poincaré | ||||||||
Ezkontidea(k) | Jeanne-Louise Poulain d'Andecy (en) | ||||||||
Seme-alabak | |||||||||
Anai-arrebak | |||||||||
Familia | ikusi
| ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Parisko Unibertsitatea Parisko Zientzien Fakultatea lycée Henri-Poincaré (en) École polytechnique (1873 - École nationale supérieure des mines de Paris (1875 - | ||||||||
Hezkuntza-maila | Doktoretza | ||||||||
Tesia | Q53337653 | ||||||||
Tesi zuzendaria | Charles Hermite | ||||||||
Doktorego ikaslea(k) | Louis Bachelier Dimitrie Pompeiu (en) Mihailo Petrović (en) Théophile de Donder (en) Kiril Popov (en) Vilhelm Bjerknes Mihailo Petrović (en) Kiril Popov (en) Hugo Von Zeipel (en) Jean Bosler (en) | ||||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||
Irakaslea(k) | Charles Hermite | ||||||||
Ikaslea(k) | |||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | matematikaria, filosofoa, astronomoa, fisikaria, ingeniaria, zientziaren filosofoa, topologoa, unibertsitateko irakaslea, idazlea eta polimata | ||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||
Enplegatzailea(k) | Parisko Unibertsitatea École polytechnique | ||||||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||
Kidetza | Frantses Akademia Frantziako Zientzien Akademia Zientzien Bavariar Akademia Göttingengo Zientzien Akademia San Petersburgoko Zientzien Akademia Suediako Zientzien Errege Akademia Hungariako Zientzien Akademia Royal Society Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia Académie de Stanislas (en) Académie lorraine des sciences (en) Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Zientzien Errusiar Akademia Prusiako Zientzien Akademia Amerikako Sozietate Filosofikoa XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala Edinburgoko Errege-elkartea Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Accademia delle Scienze di Torino | ||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||
Parte hartutako gatazkak | Frantzia-Prusia Gerra | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Erlijioa | ateismoa | ||||||||
Matematikari eta fisikari gisa, oinarrizko ekarpen original asko egin zituen matematika puruari eta aplikatuari, fisika matematikoari eta zeruko mekanikari. Hiru gorputzen arazoari buruzko ikerketan, Poincarék kaosaren teoria modernoaren oinarriak ezarri zituen, eta sistema kaotiko bat aurkitu zuen lehen pertsona izan zen. Topologiaren alorreko sortzaileetako bat ere izan.[3]
Poincarék argi utzi zuen garrantzi handikoa zela fisikaren legeen inbariantzari erreparatzea eraldaketa ezberdinen pean, eta lehena izan zen Lorenzen eraldaketak beren forma simetriko modernoan aurkezten. Poincarék abiadura erlatiboko gainerako eraldaketak aurkitu zituen, eta 1905ean Hendrik Lorentzi bidalitako gutun batean erregistratu zituen. Horrela lortu zuen Maxwellen ekuazio guztien inbariantzia perfektua, erlatibitatearen teoriaren formulazioan urrats garrantzitsua izan zena. 1905ean, Poincarék lehen aldiz proposatu zituen grabitazio-uhinak gorputz batetik zetozenak eta argiaren abiaduran hedatzen zirenak, Lorentz eraldaketek eskatzen zuten bezala.[4] 1912an, eragin handiko artikulu bat idatzi zuen, mekanika kuantikoari argudio matematikoa ematen ziona.
Fisikan eta matematikan erabiltzen zen “Poincaré taldea” izena, bere omenez zen. Bestalde, XX. mendearen hasieran Poincaréren aierua formulatu zuen, denborarekin matematikan konpondu gabeko arazo ospetsuetako bat bihurtu zen, 2002tik 2003ra Grigori Perelmanek konpondu zuen arte.[5]