Holodomor
From Wikipedia, the free encyclopedia
Holodomorra (ukraineraz: Голодомор, Морити голодом hitzetatik eratorria, gosez akabatu) Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialistan 1932 eta 1933 artean izandako gosetea izan zen[1][2][3]. Sobietar agintariek eragindako sarraski horretan 1,8[4]- 12[5] milioi ukrainar hil ziren. Adituak ez daude ados eragile naturalen garrantziari buruz, baina hainbatek uste dute Iosif Stalinek aurrez pentsatua zuela,[6] eta Holokaustoa bezalako genozidioa izan zela diote[7][8]. Genozidiotzat hartu ala ez, ez dago nazioarteko adostasunik, baina hainbat estatuk genozidiotzat jo dute.